inprimatu
Zato
Izenburua:
Zato
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
Alea:
764.zk.
Orrialdea:
2

Zato

 

 1

 

 Kanpoan hotz da, barnean ere.

 Bihotza trixte,

 Gogoa ilun.

 Hots; naiz esperantxarik gabe.

 

 2

 

 Hets leihoak!

 Ez dezatan ikus kanpoa.

 Ez ditzatan ikus jendeak,

 Behiak, zaldiak, ardiak,

 Antzara, oiloak.

 Hets leihoak!

 

 Ez dezatan gehiago,

 Ikus zerua.

 

 3

 

 Nahi dut egon, geldirik,

 Ilunpean

 Begiak hetsirik.

 beldurrez, ahalgez

 So egiteko biziari!

 

 4

 

 Zer dut? Zer zaut gertatzen?

 Zendako ez dut munduari behatzen?

 Deus ez naiz, eta ainitz izan nahi

 Kasurik egin gabe Jaungoikoari!

 

 5

 

 Zato, Jaun amultsua

 Biziaren iturria.

 Azkar dezazun ene fedea

 Eta bero ene bihotza!


inprimatu