inprimatu
Zahartzerakoan
Izenburua:
Zahartzerakoan
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1983
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1685.zk.
Orrialdea:
5

Zahartzerakoan

 

 1

 

 Jauna, nik baino hobeki badakizu

 Kraskatzen ari naizela;

 Luza gabe denek zaharra deituko naute.

 Adinak dakarzken makur-bidetarik,

 otoi, begira nezazu.

 

 2

 

 Nun nahi, noiz nahi, zernahitaz

 beren hitza sakatu gabeez dagozken

 ttarttalo horietarik ez nuke izan nahi.

 

 3

 

 Urrun zazu ene ganik

 bertzeen egitekoen zuzentzeko janiza,

 Izan nadila oharkor, bainan ez mokor;

 Zerbitzu egile, bainan ez manatzaile.

 Iduriturik ere bizitzeak eman dauzkitan argiez

 Jende asko gida ahal nezazkela

 badakizu, Jauna,

 zenbait adixkide atxiki nahi nituzkela.

 

 4

 

 Ez nezazu utz gauzen xehekiegi aipatzerat

 labur eta on izan nadila ene solasetan.

 Ixil ditzadala ene dolore eta minak;

 nahiz urtekin emendatzen ari diren

 eta goxo lakiketan hetaz mintzatzea.

 

 5

 

 Bertzeen dolamen eta zinkurinez

 ez badut ere atseginik hartzen,

 egizu pazientziarekin entzun ditzadan.

 Ez dautzut galdegiten baitezbada

 memoria azkar diezadazun,

 bainan lagunt nezazu ene ahantz-aldien

 umilki jasaiten.

 

 6

 

 Aitor dut urtetan gaindiko atsegabek

 gizonaren bihotza kiresten ahal dutela.

 Bainan, Jauna, begiak idekirik

 Eduk diezadatzu munduaren ederrari,

 Gazteen jeinu, balio eta talenduari.

 Garbiki ezagut ditzadan eta gorets amultsuki

 heien lan ohargarriak.


inprimatu