inprimatu
Zahar baten arrangurak
Izenburua:
Zahar baten arrangurak
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1958
Argitalpenaren urtea:
Alea:
410.zk.
Orrialdea:
4

Zahar baten arrangurak

 

 1

 

 Nere herritik izan ditudan paper batzuek diote,

 Sortzetik hunat baditudala hiru hogoi'ta zazpi urthe:

 Denbora batez adin huntera heltzerik ez nuen uste;

 Pazientzia hartu behar dut, ez gaitezke bethi gazte.

 

 2

 

 Gaztetasuna nik iragan dut bertze ainhitzek bezala,

 Ilusionez oro bethia, ustez bertzerik etzela:

 Zango besoak zalhu'ta azkar, bero bainuen odola,

 Orai ardura etchian nago jarririk umil-umila...

 

 3

 

 Halarik ere, iduritzen zaut, gazte eta azkar naizela:

 Ni zer gizona, ahala banu, gogoan dudan bezala!

 Bainan nihaurek ezagutzen dut odola hoztu zautala:

 Erroak behin eihartuz geroz, lurrerat doha arbola.

 

 4

 

 Besoak ere gogortu zaizkit, zangoz ardura herrestan:

 Lehen errechki egiten nuen kantu'ta dantza plazetan;

 Oraino ere egin nezake, banu indarrik zainetan:

 Geldi'ta ichil egon behar naiz, zaharturik auhenetan.

 

 5

 

 Soinua nun zen adituz geroz, loriatua jauzika.

 Bethi prest nintzan harat joaiteko, laneko tresnak utzi'ta.

 Jauziak oro utzirik, orai, ahal bezala mainguka,

 Ald' orotarik mil' arrangura, hau dut oraiko musika.

 

 6

 

 Mundua ontsa ezagutzeko urhatsa frango eginik,

 Penitentzia nerekin daukat bekatuaren ondotik:

 Orduko nere erhokeriak ez ditzazket utz burutik,

 Oro ahantzia hobe bainuke, indarrak galduz geroztik.

 

 7

 

 Ez nuen nahi, bainan behar naiz oraikoan bortchaz zentzatu

 Lehenagoko ene furiak adinak daizkit garhaitu;

 Sortzean egin zorra badakit behar dutala pagatu;

 Halarik ere, bizi naizeno, bethi eginen dut kantu!

 

 8

 

 Laster mundutik joanen naizela, gaziek naute abisatzen:

 Uste dutea hon nihaurek ez dutala ezagutzen?

 Ihardesteko zinez aiher naiz, berek kasu egin dezaten:

 Ni baino hainitz gazteagoak ikusi tut goizik joaiten.

 

 9

 

 Lurra dugula denek nagusi, sinhets dezagun ordu da:

 Lurrak ernaiten tuen fruituak lurrean gelditzen dira;

 Lurra da gure azken egoitza, lurrean bizi baigira;

 Goiz edo berant nahi ala ez lurrean sartuko gira.

 

 10

 

 Batek bertziari emaiten badu zahar hunen hil berria,

 Bazterretikan adituen da chuchen den arrapostua:

 Guk egin behar dugun bezala egin du bere aldia;

 Munduaz ontsa probetchaturik, ez zuan orai sortua...

 

 11

 

 Ni hil orduan neuretzat ez da nihun mezarik emanen;

 Hortaz segur niz, pagatzalerik nehor ez dela izanen...

 Adichkideak, hau galdatzen dut, ez baita hainitz gostatzen:

 Bihotzez denek kanta zazue: Requiescant in pace. Amen.


inprimatu