inprimatu
Yolanda
Izenburua:
Yolanda
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
(Ik. Thalamas Labandibar, Juan)
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
Alea:
782.zk.
Orrialdea:
4

Yolanda

 

 1

 

 Arats batez Yolanda paseun zabilan.

 Bidean hiru arrotz irria begian:

 «Gau on, nexka pollita, zato gurekilan!»

 

 2

 

 - Jaunak, ni ez naiz nexka, bainan senharduna,

 Aitak hamortz urtetan ezkontzaz emana:

 Sei urte luze huntan gerlan dut gizona!

 

 3

 

 - Gau huntako, Yolanda, iguzu ostatu.

 - Ez dezaket nehor har: Jaun onak, barkatu!

 Ez dut nahi fedea neholaz ukatu!

 

 4

 

 - Erraguzu, Yolanda, nun kausi ostatu.

 - Ez dezaket nehor har: Jaun onak, barkatu!

 Ez dut nahi fedea neholaz ukatu!

 

 5

 

 - Etxe huntan, andrea, badea ostatu?

 - Ba, jaunak, nahi bada jan eta jostatu.

 Neskak ere beharrez fornitzen ditugu!

 

 6

 

 - Jakin zazu, andrea, ez dugula janen,

 Ez janen ez edanen, ez bertzerik hemen,

 Ez baduzu Yolanda hunat erakartzen.

 

 7

 

 - Yolanda, hiru gizon baditugu etxean,

 Ez baitute deus janen ez eta edanen,

 Ez bazitut heientzat harat erakartzen.

 

 8

 

 - Zu, amaginarreba, ez zira ahalke!

 Semea adar dadin onhar zinezake?

 Putzuan botatzea merexi zinuke!

 

 9

 

 Atsoa itzuli da etxerat nigarrez:

 - Jaunak, Yolanda horrek erran deraut ezetz:

 Nehor ez da herrian hain gogor bihotzez!

 

 10

 

 - Yolanda, idek othoi borta senharrari.

 - Zuk gure lehen gauaz aipa zerbait berri,

 Hortik juia dezadan fida naiten zuri!

 

 11

 

 - Orhoit zira, Yolanda, tinkatuz erhia,

 Egin zela bi zati zure erheztuna.

 Nik zati bat hemen dut, zuk hor bigarrena.

 

 12

 

 Oi zer alegrantzia, jeiki berehala!

 Senharrari athea idek dadiela!

 Etxean zoin den goxo emazte fidela!


inprimatu