inprimatu
Ene Ameriketako ahaide zena
Izenburua:
Ene Ameriketako ahaide zena
Sinadura:
X.Y.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
X.Y

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1976
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1368.zk.
Orrialdea:
5

Ene Ameriketako ahaide zena

 

X.Y.

 

 1

 

 Ez dugu ez guk biek elgar ezagutzen

 Ez girelakotz biak herrian bizitzen

 Itsaso zabal horrek berex atxikitzen

 Halere odol beraz kusiak aurkitzen.

 

 2

 

 Orai arte Mixeli dut izkiriatu

 Egun aldiz zuri dut behar adrezatu

 Hartaz bihotza baitzait doluan gertatu

 Haren orroitzapenaz gaiten solastatu.

 

 3

 

 Hamazazpi urte du hemen izan zela

 Etxeko ohantzea goxatzen zuela

 Urte batez berritu penazko uspela

 Gero berriz itzuli bere artzaintzala.

 

 4

 

 Beti ari ginen gu haren gomitatzen

 Elgar ganatzeak du jendea goxatzen

 Bainan bakotxa bere hartan errostatzen

 Haren bidea naski holaxekoa zen.

 

 5

 

 Zu zira azken aldiz mintzatu Mixeli

 Bainan doi bat laztua handikan itzuli

 Gizon horren ederra nola zen itzali

 Horrek omen zerautzun bihotza irauli.

 

 6

 

 Burrasoek emaiten serre munduari

 Jarraik diten heikiek ereman sailari

 Jainkoa ez da beti hortarikan ari

 Moldatu behar dugu haren erranari.

 

 7

 

 Hil-eta laster baita jujetan aurkitu

 Etzitaken harentzat sobera gaztigu

 Juje eztia zaio Jainkoa agertu

 Bere eskuin aldean emanez jarleku.

 

 8

 

 Izana du denetan adixkide frango

 Batzu horkoak eta besteak hemengo

 Ez duzu nehon hartaz gaizkirik entzungo

 Holakoak baduke zeruan lagungo.

 

 9

 

 Zer orena aireko haren pausatzea

 Ainitzentzat malte bat hautxet aurkitzea

 Elgar maitasunean bihotz berritzea

 Guk hobe amets hortaz etsia hartzea.

 

 10

 

 Ahaide adixkidek, bildurik herrian

 Ehortzi dote hilen hobi zaharrian

 Loreņo bat eskuan, nigarra begian

 Otoitzez, bizi dadin zeruko argian.

 

 11

 

 Berexte horrek guhaur ez gaitzala leher

 Hemen bidaian gabiltz gu bazterrez bazter

 Goazen esku emanez joanak direner

 Berriz denak biltzea izanen da eder.

 

 12

 

 Bi kusi joan zirezten Ameriketara

 Nunbait behar zelakotz, hantxe bizitzera

 Deitzen badu bihotzak sort-herri aldera

 Tzauri noizean behin gure ikustera.


inprimatu