inprimatu
Aurtengo eguberriak
Izenburua:
Aurtengo eguberriak
Sinadura:
Ximun
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ximun

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1971
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1066.zk.
Orrialdea:
4

Aurtengo Eguberriak

 

Ximun

 

 1

 

 Zuŕ mezuak eguerriz ainitz nerau hunki

 Esker on ta gisa ber aita Copentipy

 Zure laguntzale on prest nitaike beti

 Nere gogo bihotzak nahi tut ideki.

 

 2

 

 Agur ta goraintziak bai ongi etorri

 On eta goxo izan dezagun eguerri

 Desir dautzut urte on, ainitz osagarri

 Kristoren bakea gu guzien lotgarri.

 

 3

 

 Bake eta zorion jaun misionesta

 Izan zaite saindua bai eta onesta

 Ezar gaitzazu oro zerurako presta

 Behingotz leku dadin etsaiaren pesta.

 

 4

 

 Omonier, bikari edo jaun erretor

 Ebanjeliotzale ezti edo mokor

 Izpiritu saindua zeraukigun etor

 Gabe ahul gintaizke mutu ta lerrakor.

 

 5

 

 Barkatiko dauzkigu huts eta laidoak

 Garbituko ezpainak libratuz gogoak

 Unkituz gu Bakotxa bai ta gobernuak

 Hola laster bakea bailuke munduak.

 

 6

 

 Ardi bakartueri igorri artzaina

 Kofesor bataiari Kristoren ordaina

 Baliaturik Jaunak zuri-man dohaina

 Artalderat bilzazu bide txarrean dena.

 

 7

 

 Hegaztin hegal motza umil da lurrean

 Laguntzarikan gabe ezin gan airean

 Axeriak jan diro berdin pasatzean

 Ardi galdua dago ba lanjer berean.

 

 8

 

 Arrainak atsegin du urean ezarriz

 Ardi galduak ere lagunetat karriz

 Otoitz dezagun denek aurtengo eguerriz

 Lur au jainkosta dadin bakean jar berriz.

 

 9

 

 Jaunaren sort-eguna deitzen egun-berri

 Sortze balios hori dugun erreberri

 Bere bakea eskaini zaukun guzieri

 Egun oroz gu baitan dagola eguerri.

 

 10

 

 Utzi dauku bakea, utzi ere lurra

 «Español Frantseseri» guk galde suharra

 Eskualdunen partetik atera sudurra

 Muga berria ken-ta berritu zaharra.


inprimatu