inprimatu
Oihanian jan dute ahuntzen akerra
Izenburua:
Oihanian jan dute ahuntzen akerra
Sinadura:
Xetre
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Xetre

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1824.zk.
Orrialdea:
3

Oihanian jan dute ahuntzen akerra

 

Xetre

 

 1

 

 0ihanian jan dute ahuntzen akerra

 Nagusia eritu aserik sobera

 Medikua ekarri lasterka etxera

 Ustez hor zoala hortarik hiltzera

 

 2

 

 Jaun medikuak laster gaitza ezagutu

 Sukar berriarentzat sudur ona baitu

 Eria nahi bazen gaitzetik sendatu

 Akerra behar zela purgaz ateratu

 

 3

 

 Gazteriak krakada zuen manatua

 Bildotx baten jateko ongi gizendua

 Haren orde jan dute aker usaindua

 Zerbitzua eginik erretretatua

 

 4

 

 Gizona ez da behar hortaz kondenatu

 Martxantak behar ditu oro enplegatu

 Mahain hartan ase da ainitz delikatu

 Jatean ona zeta bazuten espantu

 

 5

 

 Janari arradoa aker errakia

 Adarra bezain gogor baitu haragia

 Gizonak nahi badu luzatu begia

 Atxiki behar luke bere izaria

 

 6

 

 Bestari ez ziroten gau guzian barka

 Amodio handitan elgarri besarka

 Kanpora eta gero hantxe kiski-kasks

 Akerra art baitzen barnetik koskaka

 

 7

 

 Bildotx bat manatua dute bestaldiko

 Eskerren bihurtzerat joaiten direneko

 Arnorik hoberena haren pusatzeko

 Botikarioak ez du purgarik salduko.


inprimatu