inprimatu
Agur udazkenari
Izenburua:
Agur udazkenari
Sinadura:
Xaxpi, Paul
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Xaxpi, Paul

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
Alea:
796.zk.
Orrialdea:
4

Agur udazkenari

 

Xaxpi, Paul

 

 1

 

 Agur udazkenari,

 Hilen Egunaren ekarleari

 Eta, lur azpiko eraintzen sari,

 Goraintzi neguari!

 

 2

 

 Bere bekatu lore-frutuak

 galdurik, gizon-arbola,

 Larru-has gorri geldituko da

 Kristo habean bezala.

 

 3

 

 Usu-kurlixkak, zer inporta du,

 Lur goxo keta joan dira,

 Bainan hemen dut papo-gorria,

 Beti prest kantuz artzera.

 

 4

 

 Papa gorria emak kantu bat

 Hire kantu arruntena,

 Ene baratze hosto gabean

 Xoilik kantatzen dukana!

 

 5

 

 Papo gorria Jesusen baitan

 Hire haurride nuk eta

 negu minean, hil-herrietan,

 Nola elhurra ez kanta?

 

 6

 

 Agur udazkenari,

 Hilen Egunaren ekarleari

 Eta, lur azpiko eraintzen sari,

 Goraintzi neguari!


inprimatu