inprimatu
Frantzes euskaldun batek
Izenburua:
Frantzes euskaldun batek
Sinadura:
Xardia
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Xardia

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
47.zk.
Orrialdea:
292

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Frantzes euskaldun batek

 

Xardia

 

 1

 

 Frantzes euskaldun batek

 esan ziran atzo

 parako aldituan

 dozena bat bertso,

 ezdu arrokeririk

 umilla da oso

 deliberatuko naiz

 ori dala kaso.

 

 2

 

 Leon Dongaitz dauka

 ark bere graziya

 Frantziyan jayua da,

 an bertan aziya,

 trinketian jokatzen

 ez da itxusiya,

 errespetokua ta

 asko ikusiya.

 

 3

 

 Juandaneko ogei ta

 zortzibat urtian

 amazazpitan jarri

 ta oraņ artian

 jokatu diratenak

 berentzat kaltian,

 ni izandu naiz buru

 Frantziko partian.

 

 4

 

 Atano deitzen zayon

 azkoitiar orri

 proporziyo poli bat

 biar diyot jarri,

 baldin Done Juanera

 nai badu etorri

 gustora jokatuko

 nizuke zeorri.

 

 5

 

 Anbat gerta niteke

 partida galtzera

 zergatik egin dedan

 pixka bat zartzera,

 nere pelotarekiņ

 konforme bazera,

 nai dezun garayian

 atoz jokatzera.

 

 6

 

 Begiyen bistan dago

 nere desgraziya

 edadiak pixka bat

 bajatzen asiya,

 ogei ta lau urtetan

 banuen sasoya,

 errespetokoa ta

 mutilla lasaya.

 

 7

 

 Berrogei ta bost urte

 egin det sartzera,

 piska bat asi zaizkit

 indarrak atzera,

 esan dedan bezela

 konforme bazera,

 noiz nai partidu ori

 atoz zerratzera.

 

 8

 

 Edadekorik bada

 nere kontra atera

 trinkete ta pelotaz

 berari aukera,

 lenbizi zer jokatu

 egiņik papera,

 ark nai duan tokiyan

 probatuko gera.

 

 9

 

 Klaro itzegingo det

 gertatu dan gisan,

 nere pasadizuak

 askok jakin ditzan,

 oraņ ogei bat urte

 sasoyian nitzan,

 trinketista oberik

 etzan iņor izan.

 

 10

 

 Nere pasadizuak

 ari naiz esaten,

 ni gaztetan zer nitzan

 ikasi dezaten,

 ziran onenen kontra

 banekiyen juaten,

 besagaņa kenduta

 jokatzen ziraten.

 

 11

 

 Petxu sanua eta

 bi besuak fuerte,

 lanak ematen nitun

 sasoi nuan arte,

 kanpeon pasa ditut

 oita zortzi urte,

 ontaz aurrera noski

 bentzutuko naute.

 

 12

 

 Ikasi nai badezu

 jar zaite begira

 Xardiaren indarrak

 onenbeste dira,

 amabi bertsorekiņ

 orra despedira

 nai ezduena utzi

 onak ez padira.

 


inprimatu