inprimatu
Ainhoa-ri agur
Izenburua:
Ainhoa-ri agur
Sinadura:
Xaparriako Paul
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Xaparriako Paul

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1971
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1090.zk.
Orrialdea:
5

Ainhoa-ri agur

 

Xaparriako Paul

 

 1

 

 Oraino berriz ere hunat etorria

 Bordele hiri haundi eta ederretik

 Ikusteko xutik den beti Xaparria

 Azken aintzin mendean egin izan-gatik.

 

 2

 

 Ene herrirat maite dut nik etortzea

 Ene gazteko lagun heien ikusteko,

 Hemen du Ainhoarrak here ohantzea,

 Bil gaiten joan denboren erreberritzeko.

 

 3

 

 Hemen ikusten duzu eliza xaharra

 Herriko-Etxearen toki par-parrean,

 Perde-perdea dago sorrotan belarra

 Xoriak erne kantuz, tillulen gainean.

 

 4

 

 Ez naiz egoiten toki beraren gainean

 Xoko gehienetan naiz... ikusi nahiz

 Alaxurruta xutik, Alandia lurrean

 Opalaziko xipak han bakean utziz.

 

 5

 

 Kaseta dut goizetan maite ikustea

 Bordaleko berriak baititut ikusten,

 Bolanjerian zonbait solas egitea

 Ez baitugu nehori kalterik egiten.

 

 6

 

 Maite nuke Axulai gainerat joaitea

 Handik urruneraino denen ikusteko,

 Arrantzetako Birjin hura agurtzea

 Gibelerat piaia alai egiteko.

 

 7

 

 Bihotza pizu ditut kusi beilariak

 Otoitz eta kantutan mendia igaiten

 Beren aldian lotzen hor musikariak

 Denek bat elgarrekin baitzuten egiten.

 

 8

 

 Mendian den kapera banu nik ikusten

 Bihotza nuke hola ainitz alegera.

 Banu harrokako ur freskotik edaten

 Han utziz Ama ona otoitzean bera!

 

 9

 

 Egun guti naiz hemen oraindik egonen

 Berriz etortzearen esperantxarekin

 Ainhoari erranen diot: Ikus-Arte.

 Bihotz hunek dituen sendimenduekin.


inprimatu