Hi burutik hago, Joxe Juan
Xalbardin
Jaunak ideki begiak
irakurtzeko egiak
otso larruaz jantzi zaizkigu
etxeko ardiak
eguneroko keriak
kolpetik eten hariak
diru-guraizez itzali ditu
pobreen argiak.
Gasteiztik Donostiara
bertako Aldundiara
zuzendu dira hoien urratsak
hango bilkurara
bildots sarabeetara
aberatsen askara
bazka-janari bila gatoz gu
emaiguzu bada
Hesia aurrean jarri
zaintzen ertzainak ezarri
halere gose indarrek ezin
onik erakarri
ertzainak gutxi ta larri
honuntz laguntza ekarri
oikatuaz estutu dute
Gonzalez Txabarri.
Batetik presidentea
bolumenez dexentea
HABEko buru den Joxe Joan
bestetik jentea
zakurrek buztan tentea
jiji, jajaz barrunpea
morroi gisara jefeak deitu
marroi tenientea.
Pasako haiz historira
ilunpetikan argira
hik xelebreki moldatu bait duk
zuen tirabira
zakur marroiak erdira
euskalduntze harrobira
gure hizkuntza ler erazteko
egokiak dira.
Teniente horren arreta
ongi gera nahia eta
hutsik zegoen zakua berez
orain hik beteta
ta beraientzat gordeta
mutur gainetik esteka
hogeitamaika eskuz aldatuz
galtzaile AEK.