Gotzon hutusne sakona
Xalbardin
Bertso batzu egin nahiean
nenbilela eguardi aldean:
hila aurkitu omen zaitue
zu Gotzon Aleman
Sortzaileen orrialde
zuzendaririk gabe
uzten duzu hutsune sakona
nork beteko ote?
Euskal inurri langile
kultur lanares biltzaile
harrotasuník gabe arituz
sortzaileon sortzaile.
Jator, sakon eta ixil
lanari loturik umil
euskara helburutzat bainan
zerk ote zaitu hil?
Zeruko Argia zuregan
behin betirako zorretan
saiako gora zuk urratu-
riko hildoetan.