Donibanen badago herri kohnseillua
Xalbardin
Donibanen badago herri kontseilua
bozketa baten bidez aukeratua,
programa eta guzti hau hori ta ua
ikastolaz omen dago arduratua
euskara horiekin dago salbatua!
Aspalditik dabiltza lokalaren bila
nahiz tartean eduki bi edo hiru mila;
Dukontenia hutsirik ala erdi hila
jaun meraren burua pizkortu dadila
al badu eni ere argitu nadila
"Ecole prive" omen da gure ikastola
Seaskatik haurtxoa beldur dariola,
gizontzen ari delarik estutzen kaiola
haunditzen badoa ala edo nola
etsiturik dagota ezin utzi hola
Euskaldun gurasoak nahi du adierazi
zuzen amaitzekotan, zuzen behar da hasi,
euskaraz gure haurrak sortu hezi ta hazi
nagusi jaun haundiei hau ulertarazi;
ezingo dute berriz hortatikan bizi
Egindako bertsoak nonbait ez gustatu
eta kontseilu horrek, kontuak eskatu;
inork pentsa ez dezakena hemen gertatu
barnetik mindurikan baita agertu
dena egia ez bada, aski gezurtatu.
Aurtengo udaberria, zaigu udaratzen
nahiz-ta eguaraldi txarrak, izan apirilen;
haurrek gripe handi bat arrapa ez dezaten
estalirik gabeko lekuak hustutzen
haurren jolas tokiak parkinak bihurtzen
"Mea culpa" erran gabe errazena egin
egun gaizki dagona bihar ere berdin;
euskal arazo latzaz beharko galdegin
horretan finkatuta ez hortik aldegin
ikastola sendo bat urrik gerta dadin.