Donpaleuko ikastolaz
Xalbardin
Euskarari laguntza datorkio Frantzitik;
Donapalek badaki ongi horren berri
ongi horren berri
Donapalek daki.
Komonak ez dutela, baldintza betetzen;
Parisen loreak ta kaka Donapalen
Kaka Donapalen
loreak Parisen
Gure etorkizuna, komonetan datza;
Frantzian burua ta Euskadin isatsa.
Euskadin isatsa
komonetan datza.
Ikastola guziak, nahi lituzkete itxi.
lokarturik zegona, hola esnarazi.
Hola esnarazi
nahi lituzkete itxi.
España grande libre, Frantzian légalité;
biak zulo berdinen eroriko ote?
Eroriko ote,
Frantzian légalité?
Berdintasunaa ere, aipatzen digute;
liberté lapurtzeko, horra égalité!
horra égalité!
lapurren liberté.
Bi gobernamenduak, Frantsez eta Español;
ongi agiten dute teatro de giñol.
Teatro de giñol
Frantsez eta español.
Nork ote ditu mugitzen, atzetik hariak?
Giscard Esteng Suarez Karlos ta Sofiak!
Karlos ta Sofiak
atzetik hariak.
Libertatearen ordez, besa-esku iaio
ari hoiek mugitzeko, ez baikara jaio
beso-esku iaio
ez baikarajaio.
Erdiko Bidasoa, ipar eta hego
hobe genuke dena librerik balego
librerik balego
ipar eta hago.