CGV, GCV ote
Xalbardin
Egun garrantzitsua omen,
ospatu dena Gasteizen;
baten bat aukera behar eta
hor bromarik ez zen!
Bandres ta Euskadiko Ezkerra,
PSOE ta Ajuriagerra;
Madridetik etorria ote
hain saltsa ederra?
Emece-k estatalista,
nahi omen zuen lista;
Patxi Iturrioz Paco ote,
ikurriņez jantzita?
Horiek, PSOEren ondotik
EIA Peneuveren hildotik;
batasun aldeko direla
ez dago ukatzerik.
Echeverria Gangoiti,
asko behera gutxi goiti;
bere paper zuriaz du
nahi zuena erabaki
Euskaran mintza omen dira,
nahiz ta eman boto zuria;
salbatu dute euskal prentsa
ta Zeruko Argia.
Langilea zaude lasai,
hauekin baitagola jai;
musika berriaz lana egin
go duzu aski alai.
Lehenengo, lana egin-ta
ahal ba sindikatuta;
berriz ere piztu beharko'zu
zure batzarra ETA...
|