Antton Ibargureni
Xalbardin
I
Berri mingotsak kolpatu gaitu
gu guztiak gaur bederen
atseden eta pakearentzat
ez baita unerik hemen
Pakistanera gailurren bila
joan ta lortu ondoren
hezurrak bertan utziak dituk
gure Antton Ibarguren.
II
Sinets ezinak ormatu digu
gure odola zainetan
bihotzak ezin mugiarazi
be (h) ar kemena giharretan
ahots pitzatuz bertsoak doaz
hegon lekura penetan
gaur lagungoa bildua baiduk
kantuz hire ohoretan.
III
Ez jakin lorez inguratuko
ote den gure arantza
ezin jakin hau ez ote dugun
gizadiaren bengantza
txina alderuntz amildu hintzen
elurteak jota antza
milesker hiri bazkatzearren
herri honen esperantza.
IV
Ez dakiguna hau ote dugun
hastapen edo amaia
bizi gailurren mugetan hezi
denak badu zertan saia
eta entzun zak Antton maitea
Joritz Oiar eta Amaia
babestea duk gure ardura
helburua eta nahia.