inprimatu
Besta berriak Donoztirin
Izenburua:
Besta berriak Donoztirin
Sinadura:
Xaharra
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Xaharra

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1976
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1353.zk.
Orrialdea:
5

Besta berriak Donoztirin

 

Xaharra

 

 1

 

 Entzun dugu guk ere musika goizean

 Herrian bestaberri, gu aldiz etxean

 Eri eta xaharrak pena bihotzean

 Bainan hemendik gira ari otoitzean.

 

 2

 

 Hasi nauzu ni baitan asmu ta karkulan

 Bestaberrik emaiten duela ainitz lan

 Beharrik gure Martin hor baita atelan

 Erakasle hoberik ez zaiken sekulan.

 

 3

 

 Harritzeko da horrek deraukan morala

 Ederki manatzen tu tropa ta korala

 Iduri errealki gaztetuz doala

 Eskerrak denen partez onhartu ditzala.

 

 4

 

 Hemen behar aipatu jaun ertor berria

 Eri, xahar ta gazten kontsolagarria

 Ezpainetan zitzaion loratzen irria

 Besta bat muntaturik bain xoragarria.

 

 5

 

 Gazteak oro xuriz: nor ez hor ilusi!

 Ohore emaiteko ostian Jesusi

 Artzain ona, ez zauntzun ez hori itsusi

 Vietnamen ez baituzu gauza hoi ikusi.

 

 6

 

 Erretor eta gazte, guziak batean

 Bake hortaz'guziek bihotza betean

 Ainitz sofriturikan kanpokon artean

 Atxik gaitzazu luzaz Krixtoren bakean.

 

 7

 

 Ostia inguratuz, zer gizon lerroa!

 Hor du denen fedeak azkartzen erroa

 Hor du segurtatuko herriak geroa

 Berrituz denen baitan maitasun beroa.

 

 8

 

 Gazteria hori bat, hau da zoriona

 Berexkeria baita guzientzat pena

 Bide makurrak utziz segitu xuxena

 Herrak bazterturikan atxik batasuna.

 

 9

 

 Halaber soldadoak eta kargudunak

 Hor agertu baitira berdin fededunak

 Otoitzean joanik Jesusen egunak,

 Gora bestaberri ta gora euskaldunak.


inprimatu