inprimatu
Xiberotik oztibartarrari
Izenburua:
Xiberotik oztibartarrari
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2078.zk.
Orrialdea:
3

Xiberotik oztibartarrari

 

 1

 

 Ene adixkidea betiko Pierra

 Oztibarreko berri emaile segurra

 Ar hadi inahala luzaz torra-torra

 Herriak hitan badik idazle suharra.

 

 2

 

 Ortzegunez kaseta heldu zautalarik

 Oztibarrekoeri behatuz lehenik

 Ez hortik urrunegi egoki izanik

 Berri ainitz jakiten diat hire ganik.

 

 3

 

 Herritik ukan huen maitasun oihua

 Hura beti entzunik ehaiz dolutua

 Idazlana urririk eginik hautua

 Zer izanen zen izan bahintz pagatua.

 

 4

 

 Hire egitekoen, guzien, artetik

 Behi beltxak bai eta xerriak batetik

 Berrien emaitea badaukak bestetik

 Jaunak eman dohaina moldatuz heuretik.

 

 5

 

 Ukan dukan dohaina ez utzi galtzera

 Gizonaren onetan helaraz kanpora

 Lehenik so eginez ttipien aidera

 Besteren zerbitzuko hintzan hi atera.

 

 6

 

 Ez diat ez erranen nik ene izena

 Izuran sortua ta Jutsin nauk egona

 Ez aspaldi, diagu eskua emana

 Hirekin nindian jaz Hazparnen izana.


inprimatu