inprimatu
"Xabier"-en bataioa
Izenburua:
"Xabier"-en bataioa
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1978
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1458.zk.
Orrialdea:
7

"Xabier"-en bataioa

 

 1

 

 «Xabier»-en bataioa

 Hau dugu bozkarioa

 Sortzez goragoko bertuteak,

 guretzat du balioa

 Estimatzeko daukagu zinez

 Jaunaren amodioa!

 

 2

 

 Sortuz geroz osasuna

 Dugu lehen ontasuna

 Bainan Jainkoak bere semetzat

 hartzen duelarik gizona

 Eliza eta saindu artean,

 Ai, zer aberastasuna!

 

 3

 

 «Xabier» sartu elizan

 Krixtau izaiteko gisan

 Debruarekin beti gudukan

 Nola behar den arizan

 Jesusendako izan dadila

 Lekuko on bat bizitzan!


inprimatu