Haur batek...
Withman, Walt
Haur batek galdegin zidan: zer da belarra? eskumenka ekarriaz,
Nola nik haurrari erantzun ahal? Neronek ez baidakit.
Susmoa dut izan behar duela ene jitearen ikurra, berdearen itxaropenez
harilkatu oihala
Edo Jainkoaren zapia ote den susmoa dut,
Opari usaintsu bat, oroitgarri nahita erortzen utzia,
Ertz batean jabearen izena daramana, guk ikus eta antzemanik geure baitari
galdegin diezaiogun, norena ote?
Edo susmoa dut ez ote den belarra bera ume bat, landarediaren ekoizpen
jaio berria.
Edo susmoa dut ez ote den hieroglifiko berdindu bat,
Adierazi nahi duena: berdin eremu zabaletan nola meharretan naiz garatzen,
Gizaki beltz nola zurien artean naiz hazten,
Kanadar, indiar, senatore, etorkin, guztiei diet ematen, halaber guztiak ditut
onartzen.
Eta orain hilobien adats luze eta oparoaren antza diot hartzen.
Xamurkiro erabiliko haunat belar kixkurra,
Agian mutilen bularrengandik haiz ematua,
Agian, ezagutu izan banitu, maite izan nituzkenan,
Agian jende zaharrengandik haiz jaioa, edo heuren amen altzotik goizegi
erauzitako muskilengandik haiz sortua.
Eta orain heu haiz amaren altzo.
Belar hau ilunegia da ama zaharren buru urdinengandikoa izateko.
Gizon zaharren bizar kolorgea baino are ilunagoa.
Iluna ahosabai gorri zurbilengandik etortzeko.
Oi! Izan ere hainbat mintzaira esanguratsu dut antzematen,
Eta jabetzen naiz ez direla ahosabaiengandik alferrik jalgi.
Neska eta mutil hildakoen idarokizunak itzuli gura nituzke
Eta gizon zaharraren eta amen idarokizunak, eta beren haurrenak, altzotik
goizegi eraunziak.
Non ote dira gizon zahar eta gazteakP
Eta non ote dira andre eta haurrak?
Nonbaiten daude bizirik eta ongi,
Muskilik mendreenak ere heriorik ez dela digu erakusten,
Eta inoiz izan bazen bizia aintzin eramatearren izan zen, eta ez dago amaieraren
zain geldierazteko.
Eta bizitza sortu-ahala desagertu egin zen.
Oro doa aintzin eta zabalera hedatuz, deus ez da suntsitzen.
Eta herioa zenbaitek uste zuenaren bestelako da, eta zoriontsuagoa.
Otu al zaio inori zorioneko dela jaio izatea?
Banoakio herioa bizitza bezain zorioneko dela esatera, eta badakit zer diodan.
Hiltzear daudenekin nahiz hiltzen eta ume jaioberri garbitu berriarekin
naiz jaiotzen.
Eta ene sonbreiru eta oinetakoen mugak ditut gainditzen.
Anitz objetu dut aztertzen, ez dago bi berdinik eta guztiak dira onak,
Ona lurra eta onak izarrak, eta ona dagokien oro.
Ez naiz lur, ezta lurrari dagokion ezer,
Jendearen lagun eta adiskide naiz; guztiak ni bezain hilezkor eta ulergaitz,
(Ez dakite zenbateraino diren hilezkor, neuk bai ordea)
Moeta bakoitza berearekiko, eta nor berearekiko, niretzat nire ar eta emetasuna.
Enetzat mutilak izan direnak eta emakumeak maite izan dituztenak.
Enetzat gizon fierra eta mexpretxua zein mingarria den dakiena.
Enetzat andregaia eta mutxurdina, niretzat amak eta amen amak.
Enetzat irribarre egin duten ezpainak, malkoak ixuri dituzten begiak.
Eneetzat haurrak eta haur sortzaileak.
Biluz zaitez! enetzat ez zara ez errudun, ez arbuiagarri ez gaitzesgarri.
Ohial beltza nahiz perkalaren zehar dakust, nahi ez duzula ere,
Ez naiz aidenduko, temati, eskurakoi eta nekagaitz nauzu, ezingo zara nigandik
askatzen ahalko.