inprimatu
Eisenhower eta ni
Izenburua:
Eisenhower eta ni
Sinadura:
U.Amerikanoa
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
U.Amerikanoa

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1955
Argitalpenaren urtea:
Alea:
297 [300].zk.
Orrialdea:
6

Eisenhower eta ni

 

U.Amerikanoa

 

 1

 

 Eisenhower eta ni; zer gizon paria!

 Primetan bagnuke guk lehen sria:

 Ameriketan dute hau denen buria;

 Ni ere ez nor nahi, gauza ageria:

 Phodore guti, bainan badut omoria!

 

 2

 

 Bertsuz emanen ditut zer harat hunatak

 Dituguna beraz nik eta Presidentak...

 Denen gobernatzeko biziki akortak,

 Harek manatzen ditu Washington New-Yorkak,

 Eta nik Nevadako mendi'ta errekak.

 

 3

 

 Jeneral Eisenhower gizon famatia,

 Izarrez ez estalia du bere kepia:

 Izarren usaia dut nik ere hartia,

 Gaua frangoz nun ez den ilhargi bethia,

 Begi bat zabalik dut,aski lo eitia!

 

 4

  `

 Erresuma haundi hau chuchen moldatzeko,

 Harek behar buru bat eta nik bi zango:

 Hura otoan dabil, ni Ğarri mandokoğ...

 Moda zahar hau dut bethi segituko;

 Modernizatuko naiz... haren adineko...

 

 5

 

 Zer familia duen ez diot galdegin ,

 Ez gira intresatzen sujet horiekin.

 Alabatcho bat balu apepres ner'adin,

 Pena litake hura uztia mutchurdin:

 Enetzat andrechka bat egin lio berdin...

 

 6

 

 Politikari buruz ez dut azkar bichta:

 Denen komprentzia enetzat hanitch da...

 Iduri du nazela erdi komunichta:

 Aintzinerat ukana; on bada, profita:

 Eisenhower, berdin da: etzaitela trichta!

 

 7

 

 Hau aberats bizi da muthilen arten;

 Eta ni neure muthil ahal den moldean...

 Zer ontasunak tugun guk iguzki pean?

 Nik ezpadut gehiago gaineko aldean,

 Jauna, urrikal zaizkit eternitatean!

 

 8

 

 Laster hiltzen bazauku gure Presidenta,

 Jendek nindezakete te ordaintzat presenta:

 Nola dutan kargua ja aski baitzauta,

 Frantziarat ihes jinen, ez nezaten hauta,

 Izen faltsu batekin, deus ez dadin gertha.

 

 9

 

 Nahaskeria frango dabila mnndiak:

 Armaden gerizaarat guziak bildiak...

 Guk baditugu tropak, zer tropa haundiak!

 Presidentak soldadoz eta nik ardiak:

 Trankil egiten du lo hemengo jendiak!

 

 10

 

 Hor ditugu zaintzaile armada osoak,

 Menean dituztenak leihor itsasoak.

 Menean bai mendiak en'ardi multchoak

 Zer lanjerrak dituzten hek ere gaichoak:

 Bakarrak jaten dauzkit gauaz Jaun Otsoak.

 

 11

 

 Eisenhower'ek bethi bakea gogoan,

 Bainan zaintzen askilan du orainokoan:

 HOrtako ezarria da bere gradoan

 Denen erresponsable, gerla has ondoan:

 Trankilago bizi naiz ni neure chokoan...

 

 12

 Hartze du errespetua eta ohoria,

 Denetaz maitharazten du bere buria;

 Bainan maiteago nik halere neuria,

 Zeren hau galtzen badut segur naiz jarria,

 Ez derautala harek eman beria.


inprimatu