inprimatu
Parise
Izenburua:
Parise
Sinadura:
Urxinxa (?)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Urxinxa

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1977
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1383.zk.
Orrialdea:
5

Parise

 

Urxinxa (?)

 

 1

 

 Hauzapeza beharrez, hasi da Parise:

 Lixta bat moldatzea, ez balte ez aise!

 Belar barre bezala, sobera gai sortzen!

 Jaun Presidentak berak sudurra hor sartzen...

 

 2

 

 Ezker aldean ere, bertze alderdiak

 Sedena berarekin, elgar iduriak,

 Nor hautatuz dabiltza, xuri ta gorriak

 Parisez zer ote dio gur(e) Euskal-Herriak?

 

 3

 

 Batek hau behar.dela, bertzeak Ornano.

 Holako saltsa ez da piztu egundaino!

 Beha eskuin ta ezker: ai zer tirabirak!

 Ahatik saltsa hortan denen nausi Chirac!

 

 4

 

 «Yeu» ugartean beti preso bezalatsu,

 Euskaldun urrunduak, bertzaldeko batzu.

 Horietaz zer diozu, Michel Poniatowski?

 Guk Parisez badugu, oraikotik aski!...


inprimatu