Zapatari baten mitiņa
Urruzuno'k
Sermolari ederra
Izan bada ere
Aspalditxoan orain
Dago itzik gabe
Kukutarrak ostera
Beldurrez or daude
Beren beldurra eziņ
Dutelarik gorde.
***
Pregoia
Santi itzun jai da
Gaur dauka mitiņa
Aotik botako du
Erruz piper miņa
Izango da menturaz
Zerbaitxo samiņa
Baņa Santiren ustez
Arrazoiz egiņa.
***
Egiaz aitor bitza
Ondo deritzonak
Sentik esan dizkigun
Gauza guziz onak
Zein diraden olluak
Eta zein gizonak
Auentzak dira prakak
Olluentzat gonak.
Santik bere mitiņaz
Zenbait ditu mindu
Baņa bere ustetan
Arrazoiz egin du
Berare zutelako
Kukuak samindu.
Eta zor-artzekoak
Orra gaur berdindu.
|