Sendagillea
Urruzuno'k
PREGOIA
Gaur arsaldian dator
Mediku berria
Madrillen egondu ta
Orain etorria
Udaletxean bildu
Dedilla erria
Ondo aditu dezan
Dakarren berria.
***
Denborak gauza asko
Erakusten ditu
Argatik bear degu
Egon beti gertu,
Ernai bizi ta gauzak
Itz gutxiz ulertu
Bonbaren bat eskuan
Ezteikigun lertu.
***
PREGOIA
Bart arratzean zaigu
Medikua galdu
Bere billa gizonak
Ditugu bialdo
Eta alare ezta
Oraindik azaldu
Ez bedi bada oraiņ
Gaixorik makaldu.
***
Mediku jaunak egin
Bear du sarrera
Zoriondu dezagun
Bere etorrera
Bada berari esker
Emendik aurrera
Beti biziko gera
Iltzen ezpagera.
***
Azkeneko gaitzikan
Ezpada sendatzen
Gaiņerakoak gerok
Dakigu aldentzen
Ez ibilli berriro
Mediku-ekartzen
Ez utzi iņorire
Ziririkan sartzen.
|