inprimatu
Mutil zarrari
Izenburua:
Mutil zarrari
Sinadura:
Urruzuno Salegi, Pedro Migel (P.M.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Urruzuno, Pedro Migel

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
49.zk.
Orrialdea:
299

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Mutil zarrari

 

Urruzuno, P.M.

 

 1

 

 Ezurretan guri ta

 mamitan igarra,

 kastuaren bildurrez

 utzirik bizarra:

 txoriak bildurtzeko

 ez litzake

 orra nolakoa dan 

 gure mutill zarra.

 

 2

 

 Poltsa zerbait betia,

 baņa txit estua,

 zekenian berriz

 biziro prestua

 beste etsairik eztu,

 bakarrik kastua...

 Lagunik maiteena

 du bere astua.

 

 3

 

 Beņere galdu gabe

 dago esperantza,

 arkituko duala

 andre aberatsa;

 emango balitzayo

 aora beatza,

 legorretikan luke

 egingo arrantza.

 

 4

 

 Bi aldiz porru salda

 artu egunian,

 gaņian meretziņa

 konbeni darian;

 au da: odol-kolpeak

 jotzen duenian,

 bestela beti dago

 osasun onian.

 

 5

 

 Ekarri bear ba da

 etxera jaboya,

 garesti dagoela 

 mur-mur-mur sermoya;

 urtian ontz erdi bat

 artzen du doi doya,

 gorputz guzian dauka

 egiņa erdoya.

 

 6

 

 Iru ontza lodi du

 lepo edo zama,

 tisikoen itxura

 berekin darama:

 munduan zabaldua

 dago onen fama.

 Ąondo biziko da au

 artzen duen dama!

 


inprimatu