Maria'ri bere sortze garbian
Urruzuno'k
Sortzetik zera guzi guzia
Ederra eta garbia,
Jatorriz degun pekatuaren
Kutsurik ere gabia,
Zeru goietan apaingarritzat
Jaungoiko berak jarria,
Lurbira dana alaitzen dezun
Egun sentiko argia,
Zure begira ezta aspertzen
Egundaņore begia,
Zeralako Zu, bizitutzeko
Lurrian eder-egia,
Zure diņako bizi-lekua
Esango badet egia.
Iduritzen zait bakarrik dala
Zeruko loretegia.
|