inprimatu
Kilimongo itur-errekari
Izenburua:
Kilimongo itur-errekari
Sinadura:
Urruzuno Salegi, Pedro Migel (P.M.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Urruzuno, Pedro Migel

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
42.zk.
Orrialdea:
266

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Kilimongo itur-errekari

 

Urruzuno, P.M.

 

 1

 

 Mendaro dezu ama

 ta jayoterria,

 arkaitz baten azpitik

 berriz jatorria;

 iru zulotatikan

 dator iturria,

 Pliniok berak digu

 ematen berria.

 

 2

 

 Egia, dan bezela

 nai dizut aitortu,

 zenbat aldiz oi zera

 osoro agortu:

 gogoak dizunian,

 atzera agertu,

 bazterrak ez ditezen

 guziro legortu.

 

 3

 

 Esan ezin adinbat

 ur presko garbia,

 kristal piñena ez da

 zu bezin arpia:

 zure bañuak dute

 pizkortzen nagia,

 askorentzat legoke:

 emen lantegia.

 

 4

 

 Ordu laurden bateko

 bidea ibaira

 dezula, bitartean

 lau errot badira:

 guziak Kilimonen

 uraren begira,

 amabi arri dabiltz;

 jira eta bira.

 

 5

 

 Errotaz gañera len

 zinduzen bi ola,

 aurrena Lasalde ta

 gero Gabiola:

 sarritan aditu det

 jendeak diola,

 Jaunak ur-oni eman

 indarra diola.

 

 6

 

 Erritarrentzat dira

 zure probetxuak,

 ¿zer moduz ditzakete

 Mendaron atxuak

 iñun ezin bezela

 egin bizkotxuak?

 ¡Grazi au du zure ur

 garbi preskotxuak!

 

 7

 

 Piñak dira mantentzen

 dituzun arraiak

 aiñ ederrak aingirak

 nola amorraiak:

 arrantzan dizkitzute

 billatzen erraiak,

 lan onetan badira,

 Mendaron ernaiak.

 

 8

 

 Diote Kilimongo

 arbolen itzala

 biziya luzetzeko

 agitz ona dala:

 esan dedan kontuan,

 baldin balitz ala,

 uste det luzaruan

 biziko naizala.

 

 9

 

 Baño etxe bat emen 

 al baledi egin,

 guziontzat izango

 litzake atsegin:

 bizia luzatzeko

 egiñaz al egin,

 ¿nork ez luke etorri

 naiko urrtian bein?

 

 10

 

 Arkaitzak ematen du

 geyenian samur,

 erri guzi-guzian

 bear ainbat dan ur:

 ibaira eldu arte

 or dijua mur, mur,

 esanaz: Ni ba nua.

 ¡Agur, agur, agur!

 

 11

 

 Zure berri baleki

 ¡Kilimon! munduak,

 urrez beterik emen

 lirake manduak:

 egiteko jauregi

 eder, apainduak,

 aurki dituzu bada

 danak zuganduak.

 

 12

 

 ¡Nork daki zoriona

 gizonak nun duan!

 Beti dago txit giro

 zure ur onduan:

 udaran presko presko

 ta epeltxo neguan.

 Kilimonen parerik

 ez dago munduan

 

 ———————-

 

 Ez dago zu partzeko

 mundu ontan urik:

 ez eta pagatzeko

 bear dan dirurik.

 


inprimatu