inprimatu
Kantu otoitz...
Izenburua:
Kantu otoitz...
Sinadura:
Urruzuno Salegi, Pedro Migel (P.M.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Urruzuno, Pedro Migel

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1914.zk.
Orrialdea:
1

Kantu otoitz...

 

Urruzuno Salegi, Pedro Migel (P.M.)

 

 1

 

 Denek dezagun ikas Ederra bilatzen

 Jauna lagun gaitzazu gogoen garbitzen...

 Mundu zabala bada askotan iluntzen,

 Ikus dezagun nolaz zaukun hortaratzen!

 

 2

 

 Haundiek ez ditzaten ttipiak lehertu

 Zuk eman Berri Ona ez dadin suntsitu!

 Bada munduan Herri... direnak gaizkitu

 Euskal Herriak ere aski sofritzen du!

 

 3

 

 Tirabira guzitan izan gaiten gizon

 Erauntsi gaitzetan-e beti xutik egon!

 Zuk duzu, Krixto, froga, zer den guretzat on

 Bihotzak zabal dela egiten zorion


inprimatu