Jesus Gurutziltzatuari
P.M.
1
Gurutze ortan zaude
Nigatik josirik,
żNola daukat biotza
Oraindik osorik
Nigatikan zu, Jesus,
Illik ikusirik,
żNola nindeke nerau
Arkitu bizirik?
2
Zure esku santu ta
Oiń bedeinkatuak,
Izan dira nigatik
Itzez zulatuak;
Iltze oriek dira
Nere pekatuak,
ˇZori gaiztoko erru
Madarikatuak!
3
Naitare eziń egon
Naitzatzu begira,
Lausotutzen dira;
Atsekabez bear zait
Biotza erdira,
ˇNork begiratu gorputz
Aiń negargarrira!
4
Zauri bat egińikan
Zaudela guztia,
Burutik ońetara
Odolez bustia;
Zure gorputz zatitu
Ori ikustia,
Pekatariarentzat
Oso da tristia.
5
Azotez gorputz dana
izute idiki,
ˇNork etzaitu izango
Biziro erruki!
Nere gogoan beti
Nai zaitut iduki,
ˇAi Jesus! nai ainbatzu
Maitatzen baneki.
6
Gorde nazazu saiets
Esku ta ońetan,
Idikirik daukatzun
Zure zaurietan;
Lurrean bizi nadiń
Sarturik oietan
Laztandutzeko gero
Zu zeru-goietan.
|