Jai biko astea ta belarritakoak
Urruzuno'k
Alperrak billatzen du
beti lan berria
Bada zarrak gogortu
Oi dio gerria
Iztun ederra baņa
Lanean urria
Lanik ez egitea
Bere egarria.
***
ŋNola gure Bortolok
Iztuna izanik,
Aste guzian ere
Eztu zer esanik?
Gizajoa badago
Itz egiņ eziņik
Iltzeko ere eztu
Bear beste miņik.
***
Gure Bortolok orain
Aitor du egia
Aste batean bi jai
Dala geiegia
Ardo gabe irentsi
Eziņik ogia
Obe dala jarraitu
Len degun legia.
***
Nere amak Paristik
Ekarritakuak
ŋNun zerate urrezko
Belarritakuak?
ĄZenbat kalte dakarren
Aste jai bikoak!
Arren zuzen gaitzala
Gure Jaungoikoak.
|