Iru erregeak Jesus'ekiñ
Urruzuno'k
Milla zorion Jesus maitea
Zeruko Errege zera
Lurreko iru Errege gatoz
Emen Zu adoratzera.
Errege nere biotzekoak
Atozte arren urrago
Zuen belarri oietara gaur
Itztxo bi esan naiz nago.
¿Nola zatozte nigana orain
Utzirik zuren erriak?
¿Nork dizkitzute eman ain laster
zuei nere berriak?
Izar eder bat da dizkiguna
Zure berriak ekarri
Bide guzian etorri gera
Bera degula gidari.
¿Ez aldezute bide guzian
Izan ezeren okerrik?
Jerusalen'en izar eder au
Ezkutatzea bakarrik.
¿Nola dezute gero bidea
Zuzen onera arkitu?
Berriro zaigu gure gidari
Izar ederra argitu.
Jerusalen'en izarrik gabe
¿Nola zerate konpondu?
Ango Errege Erodes'ekin
Itzketan gera egondu.
Zuen aotik aditu nai det
Nola dagoen Erodes
Adoratzeko Zu, jakiñ nai du
Jaioa zeran edo ez.
Jakin beza ba: eztet naik aren
Adorazio bearrik
Naiago det nik zuek ematen
Didazutena bakarrik.
Dizkitzugu eskeintzen Zuri
Intsentsu urre ta mirra
Jaungoiko gizon Erregeari
Tokatzen zaizkanak dira.
Oien ordañez nai zaituztet nik
Graziaz osoro bete
Gaurtik aurrera zori onean
Beti biziko zerate.
Berri onakin gure erriak
Ere nai ditugu poztu
Bagoaz bada ta agur Jesus
Etzaite guzaz Zu aztu.
Ez naiz aztuko eta izango
Zaituztet beti goguan
Sariatuaz emen graziaz
Eta gloriaz zeruan.