Ijitoak. Josepacho
P.M.
Aingerucho orrezaz
Nago arritua,
Eta nere barrua
Zer bait larritua,
Bada nere ustean
Daukat aditua,
Onen-onenaz ere
Dala ijitua.
***
Nik esanagatikan
Argiro egiak,
żEziń aldituzute
idiki begiak
Bat asko estalarik
Ichirikan biak.
Zaragozara biar
Luteke erdiak.
***
Begiak dituztenak
Ichirik iduki
Naita nai ez bearko
Dituzte idiki
Ijituak zer diran
Aita zarrak daki
Alabare asi da
Ikasten ederki.
|