Ijitoak
Urruzuno'k
Kentzale txit ona da
Gure giz-arraza
Kendua ematea
Ezta aiń erreza
Beragatik bakoitzak
Uste izan beza
Oraindik ere dala
Biziko Jueza.
***
Urtu ziran diruak
Janta edanian
Eta irabazteko
Berriro lanian
Nekatu bear gogor
Zazpi egunian
Obeto det ordaindu
Geldi egonian
Espetxian sarturik
Atseden onian
Juezak agin beza
Derizkionian
Eta sartzeko gertu
Nago nai danian.
|