Ijitoak
Urruzuno'k
Lanik ez egitea.
Betiko amesa
Ala batek sabela
Bete albaleza
Baņa ezta izango
Gauz oso erreza
Eta bakoitzak lana
Gogoz egin beza,
Etorri eztakigun
Laster negu beltza.
***
Zabaldurikan daukagu pama
Ollo zaliak gerala
Salda onaren zale besterik
Iņor ezpaliz bezela
Ollorik iņun paltatzen bada
Ijitoentzat kartzela
Edo makillaz porrakatuta
Erritik juan ditezela.
***
Olluak ere biziak dira
Eta beraz, Juez jauna
Aurrera ere egin gentzake
Lenago egin deguna
Bizi guzian degu izango
Goguan gaurko eguna
Urte guzian degu artuko
Olloa ta salda ona
Onela bizi-oi da lurrean
Kontzientzia onduna.
|