Ijitoa pazkoakoan
Urruzuno'k
Ark ostu olloa ta
¿Nik egin pekatu?
Ez nintzan uste ortan
Alperrik nekatu
Gezurrak aitortu ta
Egiak ukatu
¿Zertara genezake
Bestela jokatu?
***
Kontrabandista ona
Izan dana aurrez
Karabinero ona
Izango da errez
Denborak erakusten
Ditu gauzak berez
Eta esaten dizut
Zure onbearrez.
***
Kontu guziak orra
Kittatu ederki
Gure pama ona nai
Genduke iduki
Baña sabel gosea
Izanaz erruki
Zer egin genezaken
Edozeñek daki
|