Gonzagatar Luis Santuari
P.M.
Gazterik Santu egiñ
Zeran aingerua,
Lagun zaiguzu orain
Iristen zerua.
1
Aingeruzko bizitza
Lurrean egiña,
Jesus maitatzen urtu
Zeran Serafiña;
Oni izan diozun
Amorio fiña
Bera da zeru-lurrak
Arritzeko diña.
Gazterik...
2
Gaztetatikan zure
Gurasoak utzi
Etsea tituloak
Ondasun ta guzi,
Erlijiora zuaz
Mundutik igesi,
Jesusen lagundian
Nai dezula bizi.
Gazterik...
3
Zure gorputz gaissoa
Dago dariola,
Azotez zauriturik
Irrian odola;
Santuak Zerura juan
Bear badu orla,
¿Nola joan gindezke gu?
¡Nola... nola... nola!
Gazterik...
4
Komunioan Jesus
Gozoro artzia,
Izan zan beti zure
Egarri bizia;
Eta zure barrua
Zeru biurtzia,
Ona lurreko zure
Atsegiñ guzia.
Gazterik...
5
Guziz maite zenduan
Maria Birjiña,
Pekatarien Ama
Zeruko Erregiña,
Kastidadeko boto
Zedorrek egiña,
Zure Amari zaio
Guziz atsegiña.
Gazterik...
6
Jesus eta Maria
Zuk beti goguan
Zure biotza beti
Arekiñ zeguan
Aingeruzko bizitza
Egiten zenduan
Agur lirio eder
Zaudena zeruan.
Gazterik...
|