Euskaldun erdalzalea. Maisugai bat
P.M.
-Don José.
-¿Zer degu?
-Patroia egin bear dala ta...
-¿Zer Patroi?
-Nik eztakit ba.
-Nik ere ez ba; erriko Patroia San Juan degu baña...
-Ez ori: lista artu, edo...
-¿Patroia ote da?
-Orishe izan hear du.
-¿Nungua zera?
-Lorrateikua.
-Echeko nagusia?
-Ez; ama da echeko andrea.
-¿Nola du izena?
-Marikutz.
-Ez aldakizu erderaz nola esaten dan?
-Ez jauna.
-Ba urrengoko ikasi.
-¿Nola da ba?
-Mari-kurutz.
-Ondo da jauna,
-¿Izengoitia? (apellido)
-Arriola.
-Ikasi urrengorako, obeki: "piedra tabla" esaten da.
-Ooooo...ndo da.
-¿Zenbat urte ditu?
-Larogei, guchi gora-bera.
-Kuatro beintes poko arriba abajo; eta ¿nungo naturala da?
-Mendi ondokua.
-De zerkamonte. ¿Alarguna da?
-Bai jauna.
-¿Noiz ezkero?
-Aita ill zanetik onakoan.
-Biuda.
-¿Bi uda? Bai geiagore; amar udare badira aita ill zala ta
-Isho; ipini dezagun ba marido muerto. Ikusi dezadan ondo ote dagoan.
Mari-kurutz de Piedra-tabla, natual de Zerkamonte de kuatro beintes
años, poko arriba abajo, de estado biuda, desde marido muerto...
¿Ondo al dago?
- Bai jauná, ondo baño obeki ere...
...................................
Antziñako gizonak
Esanik daukate,
Begi-bakarra dala
Ichuen alkate.
II
-¿Zuk nola dezu izena?
-Praisko.
-Franzisko, esaten da.
-Ez gera ba gu prantzes-kastak.
-¿Ez ote?
-Eztiot beñere iñori aditu benepeiñ ala geranik.
-¿Izen goitia?
-Arano.
-"Ziruelo", jarriko degu.
-¿Zer opizio?
-Arrantzalea.
-Orishe erderaz nola esan badakit, baña ez naiz oroitzen.
(Onetan asto batek arrantza egin zuan eta esan zuan don Josek):
¡a, bai! errebuznador, eta galdetu zion: ¿zen bat urte dituzu?
-Berrogei ta laurenbat, anche anche.
-Kuarenta y kuatro años allí allí
-¿Ezkongai zera ?
-Bai jauna.
-Estado, nobio... orain ikusi dazagun ondo ipini ote detan.
-Ea ba.
-Don Prantzisko Ziruelo, natural de Zerkamonte, de opizio errebuznador,
de kuarenta y kuatro años alli alli edat, estado nobio.
-Ederki dago.
-Bai, ez nik diodalako baña...
-Ezta bat nik ere...
-¿Zer?
-Ez takit ba, bedorrek zer esan nai zuan...
-Lana pranko, beste batek ni berdintzea.
-Bai jauna, bai; kostako litzakio bedorren chuagur (jiba)
ori berdintzea.
Chungur au berdintzea
Bada gauza gaitza
¿Nunbait ote da bera
Ambotoko aitza?
III
-Badezute besterik iñor echian?
-Morroia, jauna.
-¿Nola du izena?
-Poli.
-¿Poli?
-Bai, jauna.
-Bonito esaten da.
-Izan diteke; bedorrek nik baño obeki jakingo du.
-¿Izen goitia?
-Azpitarte
-Bai, entrepeñas
-¿Nun jaioa da?
-Muruetan.
-Ondo da: natural de los moros.
-¿Urtiak?
-Ogeita bitik laura bitartian ibilliko da.
-En medio de 22 y 24 andará.
-¿Arrantzalea al da?
-Ez jaun; ni itzasoan izaten naiz eta ura soluan.
-Beraz, nekazalea.
-Bai, jauna.
-Neka... neke... nekez... bai, bai dipizillero.
-Asmatu du orratiore.
-Nik bai. Ara: Bonito Entrepeñas, natural de los Moros, de edad medio
de 22 y 24 años, de propesion dipizillero.
-¡Ori, ori; a beajon deiola bedorri!
IV
Nire irakurleak
Iduki goguan
Maisu on bat nunbaiten
Bear dan orduan,
Zuek badakizute
Oraiñ nun daguan
Eztuana erdaldun
Berdiñik munduan.