Euskaldun erdalzalea. Koncha ta Koncho
P.M.
Ona bi aizpa emen
Nun diran agertu
Ezingo dira oien
Mingaņak ugartu,
Issilldu gabe jardun
Ta ezin ulertu,
Erasotzeko beti
Edozeiņi gertu,
Onetan ba dijoaz `
Laster dira lertu.
***
Gauza bat jakitea
Beti ta atsegiņ
Gaizki jakiņean
Ubeda ez jakin
Baldin bazabutz Kontsa
Bezalakoakin
Ezingo dozu gauz on
Andirikan egiņ.
***
Batzuentzat mesede
Besteentzat kalte,
Bata begibakarra
Itsuen aikate.
***
Atez ate esaten
Or dabill Antontso
Baitare berriketan,
Bost edo sei atso,
Egiteko ustian
Ederki ponpotso
Ezkontzen diralako
Kontsa eta Kontso.
|