Aita Sebastian Mendiburu-ri
Urruzuno, Pedro Miguel
Eguzki, illargi ta
Ainbat izar zder
Alaba zazute
Jauna milla bider.
ĄAi zeiņ ederrak dauden
Zeruan odeyak!
ŋEz ditugu aditzen
Aingeruen deyak?
ŋZer dira soņu eta
Kanta aiņ alayak?
ĄA! badakit: dituzte
Pesta chit andiyak.
Eguzki, etc.
Tronu eder bat dute
Zeruan apaindu,
Sebastian jartzeko
Jaunak du agindu;
Ori irabazteko
Berak ŋzer egin du?
Birtutezko bidean
Guztei gaindu.
Eguzki, etc.
Begira nola dauzkan
Goi, be, ta inguru,
Konta al baņo ere
Geyago,aingeru,
Eskaiņiaz millaka
Palma eta koru,
Ara nola dagoan
Aita Mendiburu.
Eguzki, etc.
Atoz Euskal-Erria
Atoz, zu, Oyarzun,
Iya zure semea
Ezagutzen dezun;
ĄO zenbat soņu eta
Zenbat edertasun,
Orrelakorik ez, da
Ekusi, ez entzun.
Eguzki, etc.
Jesuiten sotana
Loturik gerriyan,
Predikatu zenduan
Zuk Euskal-Errian,
Sutu Jesusen biyotz
Amorez errian,
Orren sariyan zaude
Zeruan erdiyan.
Eguzki, etc.
Esperantza guziya
Daukagu jarriya,
Zugan: Ąo gure aita!
Chit maitagarriya
Izan zaitezen gure
Zimendu-arriya;
Zuk maiteen dezuna
Da Euskal-Erria.
Eguzki, etc.
|