Aita San Jose-ren gozuak
Urruzuno, Pedro Miguel
Indazu, Jose, kontuz
Grazi ugaria,
Alabatzeko kontuz
Zu eta Maria.
Espiritu Santuak
Eginik itzala
Mariagan Jainkoa
Gizon egin zala
Jakiņik aingeruak
Ziyuan bezala
Zure atsegiņa zan
Esan eziņ-ala.
Indazu...
Jesus jayo berria
Zegidan Belenen
Adoratzen ziran
Artzayak juan lenen;
Ikustian zertara
Etorri ziraden
Pozaz esan ziņien
"Ona Jesus emen."
Indazu...
Jakitean ipiņi
Ziyoten izena
Aingeruak esanik
Zala Jesus-ena
Au zala salbatuko
Danok giņozena
Beste danen artian
Ziņan zu poz-ena.
Indazu...
Sazerdotiak berak
Zuenian esan
Aurcho orrek zer izen
Bear zuen izan
Zure biyotza pozez
Saltoka asi zan
ŋNor zori obekorik
Lurreko bizitzan?
Indazu...
Arkitzen ziņalarik
Iņongo errian ;
Ejipton: ikustian
Begiyen aurrian
Gezurrezko jainkoak
Poteak lurrian
Pensamentuaz zaude
Zeru ederrian..
Indazu...
Aingeru bat zerutik
Jechirik zugana
Esaten dizu Jaunak
Deseo duena
Judeara juatea
Zala obeena,
Berri chit. gozoa da
Aingeru orrena.
Indazu...
Jerusalengo tenplu
Aundi ederrian
Ara Jesus jakintsu
Guzien erdian,
Erakusten diyela
Izkuntza garbian,
Bere dotriņa, modu
Chit arri garrian.
Indazu...
|