inprimatu
Gure Amerikanoekin euskaldunen besta Koloradon
Izenburua:
Gure Amerikanoekin euskaldunen besta Koloradon
Sinadura:
Urruty, Manez
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Urruty, Manez

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1972
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1164.zk.
Orrialdea:
7

Gure Amerikanoekin euskaldunen besta Koloradon

 

Urruty, Manez

 

 1

 

 Ongi etorri zuri Xalbador jauna, Koloradorat

 Eskualdun guziak kontent gira zu jinik gure ikusterat

 Mendi hotan ez baita izan zekula koblari bat

 Plazer handiz errezebitzen zitugu gure arterat.

 2

 

 Gure etxeko borta zabal dago zure errezebitzeko

 Jan eta edan, ohe ederra, lo iteko

 Horiek denak plazerrekin prest dira zuretako

 Erregea bezala nahi zitugu tratatu gure artean, egoiteko

 

 3

 

 Artzain, behi deizle, ala, bahatzezain

 Denak kontent gira zu jinik gure zain

 Zu bezalako gizon famaturik ez baita izain

 Eskualdun guziak jartzen gira zure banderaren zain.

 

 4

 

 Ameriketarik, ez zinduela ereman hortz-urrerik

 Joaiten bazira Koloradon bederatzi urte egonik

 Hala tugu guk Elizondoren-dako artzain inik

 Hagin eta letain denak untsa urreztaturik.

 

 5

 

 Milaka goraintziak Eskualduner, Koloradotik

 Hunat jinak oro ait-ama, aurrideak utzirik

 Maite; begi argi batzu ezin ahantziz, bihotzetik

 Hemen bizi gira denak, bainan ez Eskual-herria ahantzirik.


inprimatu