inprimatu
Ameriketako eskualdun batek dio Koloradotik mila goraintzirekin
Izenburua:
Ameriketako eskualdun batek dio Koloradotik mila goraintzirekin
Sinadura:
Urruty, Manez
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Urruty, Manez

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1974
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1231.zk.
Orrialdea:
7

Ameriketako euskaldun batek dio Koloradotik mila goraintzirekin

 

Urruty, Manez

 

 1

 

 Hazten naiz egun bi pertsuren moldatzen

 Hiru-hogoi eta hamar urte egun ditut betatzen

 Egun ederra enetzat Jaun Jinkoak daut hautatzen

 Osagarri ederra, adixkide frango dut ezagutzen.

 

 2

 

 Ameriketan bizi naiz berrogoi eta hamar urtian

 Hogoi urte pasaturik gure Eskual-Herrian

 Jin ninzan artzain iterat desertu eta mendian

 Gazterik ezagutu gabe plazerik bazela mundian.

 

 3

 

 Behar direnak oro ditugu etxian ausarki

 Pilotan ala dantzan zaletan ari naiz airozki

 Moltsa sosez beterik naiz denetan ibilki

 Adinak ez nau oraino manatzen deusetaz laburzki.

 

 4

 

 Pena guzietaz kontsolatzeko Jinkoak nau lagundu

 Hiru-hogoi eta hamar urtez ez dut mediku bat ezagutu

 Farmazia bat beharrez ez nezake aise harrapatu

 Osagarri ona emanik hola nu ongi saristatu.

 

 5

 

 Adixkide, ainitz dut ezagutzen mundu zabalian

 Atxikiz beti baņo partikulazki nere bihotzian

 Haren begi argi pollitak bezalakorik ez baita lurrian

 Hiltzen naizelarik egonen naiz haren beha zerian.

 

 6

 

 Undar pertsia, nere andre, arreba, ahide, adixkide guziendako

 Agur Maria bat, eginen dut egun zietaz orroitzeko

 Denak bizi gaitela goratuz Eskualdunak betiko

 Gelditzen naiz zuen zerbitzari eta lagun fidel zekulako.


inprimatu