inprimatu
Ordaņak
Izenburua:
Ordaņak
Sinadura:
Urrutia
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Urrutia

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
39.zk.
Orrialdea:
243

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ordaņak

 

Urrutia

 

 1

 

 Itxaso zabal, mendi ta zelai,

 etxe ta palaziyuak

 begiyan bistan ikusten dira

 gauz eder baliyosuak;

 neurririk ezdu mundu onetan

 aizea, ura eta suak;

 aberats ta pobre jayo eta ill,

 danak gaude berdintsuak,

 infernua ere zeņentzako dan

 badakite jakintsuak.

 

 2

 

 Eguzki eder, illargi ta izar,

 trumoi gaistoko laņuak,

 uste gabeko eraso txarrak

 egiten ditu doņuak;

 etsai gaistonbat izan lezake

 tximistak daukan siņuak;

 etxean bertan nagola ere

 sentitzen ditut soņuak;

 buruan miņ sartu liteke

 belarritako doņuak.

 

 3

 

 Ez nuke iņor izentatunai

 ni egin nauten bezela;

 aldameneko onarentzako

 sufritu eziņaz nagola;

 Jesukristoren dotriņak ez du

 zuk bezelako eskola,

 pena artzen det gizon formal bat

 nere kontra asiya ola;

 Jaun Zerukoak osasun on bat

 urte askuan diyola.

 

 4

 

 Mendi ederrak bistan dauzkigu

 oyanak eta basuak,

 arbola zarrak igartu arren

 badira aritz freskuak;

 zeņek kontatu banaka azita

 Gernikatik onuzkuak,

 beste arbola tarte orretan

 badirade txar askuak;

 gezur kontari ari naizela

 egin dituzte juzguak.

 

 5

 

 Iņolaz ere ez nezake egin

 pauso bakar bat aurrera,

 badakit zeņek jakin lezaken

 astronomiko karrera;

 neretzako egiņa omenda

 infernuako zarrera;

 eskui aldean jarri dirate

 izugarrizko barrera;

 abillagorik ez bada izan

 amaika tonto errera.

 

 6

 

 Jauna egia da erregeari

 emanizkala botuak;

 besten mendeko lana daukanak

 baditu bere kontuak;

 ni bezelaxe beste geiago

 baziran ondo lotuak,

 beaz orretak gaistuak gera.

 beste guztiyak santuak;

 ezker aldean bakarran daude

 ni bezelako tontuak.

 

 7

 

 Nik etzaitut zu ezertan beartu

 baņon jarri nazu autan,

 gezur moldatzen ari naizela

 beti, egunaz ta gautan;

 bueltan ordaņak jarriko ditut

 aisa bostetatik lautan,

 aukera oberik ez det izandu

 nik ez beintzat sekuletan;

 naidezun ainbat jarri ditzazu

 zuk denbora dezunetan.

 

 8

 

 Arrazoitara erreparatu

 beri aldezu gayean,

 ondo dakite or zabilzala

 ni ez ikusi nayean,

 arrasturen bat artu dirazu

 azkeneko usayean

 Fueruen alde baldin bazaude

 laister zera garayean;

 illontan bertan ogeita seyan,

 siņalamente jayean.

 

 9

 

 Opiniyua iguala ez bada

 ez degu maitatzen alkar;

 infernua ere zeņentzako dan

 etzenduen esan bear;

 bildur aundi bat eman dirazu

 buruak egin dit dar dar;

 dudarik gabe tormentu artan

 sartu bearko det azkar;

 zure billa ni etorriko naiz

 burruntziyakin su ta gar.

 

 10

 

 Onak bistara azaldu eta

 txarrak eztauzkit gordean;

 benturaz zu ere egon ziņezke

 sinistu gabe ordean,

 nai dezunean lasai etorri

 iņun ez asi galdean,

 Ibargurenen etxean nago

 kaletik oso aldean,

 kafetxo bana artuko degu

 biyok gure sukaldean.

 


inprimatu