inprimatu
Morroi baten errenkurak
Izenburua:
Morroi baten errenkurak
Sinadura:
Urrutia
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Urrutia

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
42.zk.
Orrialdea:
261

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Morroi baten errenkurak

 

Urrutia

 

 1

 

 Gizon bat etorri zait

 aitz apartetik,

 bertsuak jarritzeko

 nik aren partetik;

 promesa egin zuala

 bi mendi tartetik,

 ontan etzait arkitzen

 borondate faltik.

 

 2

 

 Lengo igande batez

 egun sentiyan tzen,

 atea jo zuen ta

 oitik jaiki nitzen

 egun onak emanez

 ondo mintzatuzen

 ia por si akaso

 Urrutia nitzen.

 

 3

 

 Barrenara pasa ta

 sukaldean zuzen,

 silla emaniyon ta

 antxen exeri zen,

 galdera egin nion

 nundik etorri zen,

 serbituko nuala

 nere faltan bazen.

 

 4

 

 Iru urte daramazkit

 Frantziyan morrontzan;

 bestek esan ziraten

 etxia ura nun zan

 nik nayago det bizi

 emengo izkuntzan,

 noiz nai etorriko naiz

 mantenu utzan trukan.

 

 5

 

 Zakur bat ere bada

 kateaz lotua,

 ondo zaitzendu beti

 etxeko sotua,

 sukaldean zintzillik

 atetik zatua,

 izatendu eskua

 zeņek luzatua.

 

 6

 

 Zerri koskor bat bada

 eskallera pean,

 ixildutzen ez dana

 beti kurrunkean;

 astua arrantzaz berriz

 noiz nai koapean,

 musikan faltik ez da

 gure tellapean.

 

 7

 

 Tabernara maiz jun da

 aziendak larrean,

 ijara berdintzeko

 alka belarrean,

 pensu onaren partez

 dale bizkarrean,

 eroziņ egoten da

 ayen bazterrean.

 

 8

 

 Aguantea badute

 gose egarriyan

 pensorikan ez dute

 sartzen eztarriyan,

 iru buelta eman da

 lotu uztarriyan,

 ala ere gurdi utza

 eziņ ekarriyan.

 

 9

 

 Agurea ujuka

 zelai burutikan,

 ezpadute etorri nai

 joitzik gogotikan,

 laguntzikan ez paliz

 jungo auzotikan,

 ez lirake aterako

 beko zulotikan.

 

 10

 

 Agurea trebea

 dago akulluan,

 bildurraz sartzen dira

 beyak ikulluan,

 atzua sukaldean

 beti murmulluan,

 aspertuta bizi naiz

 ango barulluan.

 

 11

 

 Lengo Pasku egunaz

 Lezon giņaden gu

 joale bat erosita

 etxera eman degu,

 astoak lepotikan

 zintzillikan an du,

 arekin goserikan

 ez diyote kendu.

 

 12

 

 Amar buru mantentzen

 ditu ontasunak

 ala ere badirade

 danen erostunak,

 zakurrak jaten ditu

 ango arto lizunak,

 goyena baliyo du

 aren osasunak.

 

 13

 

 Atzo irten nitzaden

 goizean etxetik,

 Agurea ujuka

 sotuko atetik,

 gosariya artu nuan

 Larrungo bentatik,

 oņez etorriya naiz

 San Anton biretik.

 

 17

 

 Amalau bertso berri

 jarri ditut emen,

 Franziyako morrontza

 ikasi nola den,

 pobrezan etorri naiz

 ala jun'itzan len,

 duda gabe neretzat

 au komeniko zen.

 


inprimatu