inprimatu
Kalez-kale...
Izenburua:
Kalez-kale...
Sinadura:
Urrutia
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Urrutia

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
33.zk.
Orrialdea:
205

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Kalez-kale...

 

Urrutia

 

 1

 

 Nun bizi naizen neregatikan

 iñoiz galdetzen badute:

 Ibargurenen etxean nago

 ez da erritik aparte,

 egun bat metro inguro daude

 kaletik araño arte, 

 estranjeritik etorri ta ere

 aixa billatuko naute.

 

 2

 

 Geyenez amar egun dirade

 bi zorrozkille atayan,

 txistua joka ixildu gabe

 labanak zorroztu nayan,

 ubalak jarri bueltak emanez

 amarretako garayan,

 martxa artan aixa eguardirako

 sartuko ziran Bizkayan.

 

 3

 

 Aik jun da ondoren beste bat berriz

 guardosol konpontzallea,

 koltxoi batentzat ainbeste bazan

 aren buruko illea,

 brusa aundi bat txuri urdiña

 eta piña artzallea,

 Ungri aldetik etorri bazan

 ¡ai zer arpa jotzallea!

 

 4

 

 Eskalari bat izandu zaigu

 mutu paperan kojua,

 -Jainkuak lagun-esan niyon da

 aren orduko ujua,

 maldeziyoka juduan gisa

 luzatuzuan lepua,

 nere partetik balijuake

 Luzifer dagon lekua.

 

 5

 

 Lengo igandean biajante bat

 bizar laban da ixpillu,

 nere denboran ez det ekusi

 aurten ainbeste ixtillu

 errepublikan libertadean

 badago naiku naspillu

 neronik ere sumatuko dot

 sos batzuak nola bildu.

 

 6

 

 Donostiyatik etorri eta

 asten dira ate joka,

 galdetzen dute ezer naideguan

 pagatutzeko pixkaka,

 errenta berriz obligatuak

 illabetean osoka,

 egun urtean emanda ere

 bukatutzen ez dan soka.

 

 7

 

 Erriya onetan aukera dago

 badegu komerziyua,

 gastain da intxaur tipul da piper

 dana negoziyua,

 kalean berriz aritzen degu

 itzero maldeziyua,

 deabrun batek ekarri digu

 olako bendiziyua.

 

 8

 

 Jaun bat bakarrik ez det markatzen

 badira gizon prestuak

 ixtun ederrak eta formala

 ondo estudiatuak,

 goizetan azkar billatzen dira

 basarritarran xestuak,

 langillearen kontura tripa

 berdintzen dute lixtuak.

 

 9

 

 Aberaz da pobre jarri gerade

 lujuakin berdintxuak

 tabernan berriz langille ederrak

 geyenak daude zintzuak,

 fama kontari asten dirade

 nere moduko batzuak;

 ia gaur zeñek jartzen dituan

 danon gustoko bertsuak.

 

 10

 

 Urte gutxietan mudatu dira

 emakumean oiturak,

 lenago gona luzearekiñ

 tapatzen ziran junturak;

 ille ederra buruban eta

 bular gañean petxerak;

 gaur gona motxak aztalak bixtan

 gerrako pronto trintxerak.

 

 11

 

 Ondo jantzita apañ'apañak

 astean eta jayian

 disimuluan ibiltzen dira

 zerbait billatu nayian;

 edadeak ez du barkatzen

 segi dezuten gayian,

 gure geyenak igualak giñan

 gazte giñan garayian.

 

 12

 

 -Amabigarren bertsu onekin

 bukatu biardet nik au,

 ziento erdi bat jarriko ditut

 iñork enkargatzen banau,

 aspertu gabe emen ari naiz

 ixildu gabe egun da gau

 txanpon batzuak artzen dira ta

 orretxek ni poztutzen nau.

 


inprimatu