inprimatu
Euskal-erriaren alde
Izenburua:
Euskal-erriaren alde
Sinadura:
Urrutia
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Urrutia

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
36.zk.
Orrialdea:
230

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Euskal-Erriaren alde

 

Urrutia

 

 1

 

 Milla eta bederatziun

 ogei eta ama'bi urteak,

 pasadizua esango ditut

 laguntzen badit suerteak

 Errepublikak zabaldu ditu

 itxita zauden ateak:

 libertadea izan dezala

 gure Euskera maiteak.

 

 2

 

 Nere grazi bat Urrutia da

 Olazabal bigarrena,

 euskaldunaren sustrai garbiya

 gurasotik datorrena,

 Errenteriyan jayo ta aziyak

 aitona eta amona,

 aita berriz Oyarzungoa da,

 Ondarrabikoa ama.

 

 3

 

 Nere aita gaztea zanean

 baziraden Fueruak,

 orduan ere sortu ziraden

 zori gaistoko endreduak;

 txapel txuriya, borla berdea,

 aurreneko soldaduak;

 gaur benturaz libre ziranak

 gure seme ondraduak.

 

 4

 

 Aitona batek esanda dakit

 aitortuko det milla aldiz,

 armak artista nola jun ziran

 mutill sasoikoak mendiz,

 gurasoak etxian sufritzen

 esaten dizutet egiz,

 olakorikan Euskal-errira

 ez alda sortuko berriz?

 

 5

 

 Seme ederrak mendira jun da

 amak tristeak negarrez,

 maitatuaz azi zituzten da

 beuden petxuko bularrez,

 Karlos kortean jarri nai zuten

 guztiyontzako on bearrez,

 oitura ederra galdu zuten da

 ondokoantzat ezer ez.

 

 6

 

 Fueruak galdu sufritzen dute

 amaren seme umillak,

 jakin nai nuke Kuba'ko gerran

 zenbat ote dauden illak,

 pobrearentzat kaltean daude

 kañoyak eta fusillak,

 enuzentea engañatzen du

 itz ederrakin abillak.

 

 7

 

 Afrika ere mantxatu zuan

 Euskaldunaren odolak

 ¡ai zer negarrak eman zituen

 erregearen eskolak!

 egazti ori jun zan emendik

 bertan utzita kayolak,

 kabi lekurik ez diyo eman

 Gipuzkoako arbolak.

 

 8

 

 Errege ori jaun eta jabe

 naizuen toki guztiyan,

 gau batean Madritik jun zan

 izugarrizko tranziyan;

 Kartajena'ko portu artan

 sortu omen zan onziyan,

 emen bezelako indarrik gabe

 ibilliya da Franziyan.

 

 9

 

 Errepublikan konforme nago

 egondu naiz pensatzen,

 lengo Fueruak eman dizala

 ez det besterik ezkatzen,

 opiniyua iguala ez bada

 ez degu alkar maitatzen,

 pake pakean bizi naidet nik

 oberik ez dei topatzen.

 

 10

 

 Gernikan dago arbola eder bat

 Gipuzkoaren mugarri

 deseatzen det izan dedilla

 guztiyontzat maitagarri,

 anayak bagiña bezela

 lagundu beti alkarri,

 lengo legeak nai baditugu

 Euskal-errira ekarri.

 

 11

 

 Negar garrizko gerra zibillak

 sortu zituen mudantzak,

 geroztik beti ezker aldera

 egiten dira balanzak,

 kanpoko aziyaz bete ziraden

 Euskal-erriko baratzak

 lengo loreak jarri naitare

 nun nai badaude arantzak.

 

 12

 

 Konzienziyan kargik ez daukat

 ustez nere esamiñan,

 kontua atera Euskal-erriyan

 gu lenago nola giñan,

 ate guztiyak itxi zituan

 ezer sufritu eziñan;

 ¡ai Alfonsito txasku politak

 emen egin da jun ziñan.

 

 13

 

 Gizon prestuak badira emen

 onak eta jakinsuak,

 serbitzariyak eta leyalak,

 geyenak daude zintzuak,

 Sabino jaunan ordez daudenak

 zabaltzen dituzte besuak,

 Euskal erriak zaintu litezke

 bertan badaude maisuak.

 


inprimatu