inprimatu
Arrantzale onari
Izenburua:
Arrantzale onari
Sinadura:
Urrutia
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Urrutia

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
40.zk.
Orrialdea:
249

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Arrantzale onaki

 

urrutia

 

 1

 

 Pasku bigarren siñalmente

 arkitu nitzan kasuan,

 itxaso bistan egondu nitzan,

 iturri baten onduan,

 aitona zar bat buru zuriya,

 aurtxo polipat besuan,

 kontu egiten ziyon siñetan,

 nola asko maite zuan,

 zapela eskuan, siñatu eta

 ekin ziyon errezuan.

 

 2

 

 Atrebituaz galdetu nion:

 -¿Arrantzalia alzera?,

 itxurak badu, siñale ederra

 gizon ona izan zera,

 oraziyua egiten dezu

 Apostoluan antzera,

 lengo oiturak maite dituzu,

 ez dituzu utzi galtzera,

 nayago nuke ni ere iguala

 izango banitz zartzera.

 

 3

 

 Arrazoi on bat eman ziraden,

 ora baizela zuzena.

 -Nerea laister juango da ta

 etorriko da zuena.

 illoba zuen besoko aurra

 asko maitatzen zuena,

 sentimentuzko itz eder aikin

 bueltatu ziran barrena,

 esan ziran ta ez det gogoan

 nola dan aren izena.

 

 4

 

 Itz oik egiñaz an geuden biyok

 zigarro bana pixtuta,

 altxa zan eta esan ziraden:

 -Orain nago ni poztuta,

 ara nun diran nere semeak

 itxasotik bueltatuta.

 Besuan zaukan illoba ura

 nola zegon lo artuta,

 -ara aita, ara aita, esaten ziyo

 gaxuari esnatuta

 

 5

 

 Andikan laister inguratu zan

 len bistatu zan onziya,

 aitona orduan bueltatu zan,

 bere zapela jantziya,

 illobatxua ¡aita! ujuka

 aik zamaten alegriya;

 amaika pobre mantentzen dun

 itxaso zabal aundiya,

 ola dabillen arrantzaleak

 merezi dute ogiya.

 

 6

 

 Pasku bigarren egun ura

 beti daukat nik gogoan,

 desio diyot bizi dedilla

 urte askoko munduan;

 iñoiz edo bein pasatzen banaiz

 iturri aren onduan,

 zapela eskuan artuko det nik

 aitonak zuen moduan,

 Jaun zerukuak artu dezala

 betiko bere onduan.

 

 7

 

 Negar malkua sortu zitzaidan

 orduan begiyetan,

 aitona aren itz eder ayek

 epintzeko egietan,

 nik gaur bezela jakin dezaten

 beste leku guztietan,

 «Bertsolariyan» zabaltzen ditu

 Euskal-erri garbietan,

 ejenplo on bat izan dedilla

 ondoreko guztietan.

 

 8

 

 Egunero-bider aurtxua ori

 izaten bada guraso,

 aitona ta aita dan bezin ona

 izan liteke akasa,

 guraso oitatik ezin lezake

 ejenplo txarrikan jaso,

 gogoratuko da nola ibilli zan

 maitatuaz besoz beso,

 dudatutzen'aiz egingo ote dun

 aitonak ainbat errezo.

 

 9

 

 Geroztikanen gogoratuta

 makiñabat aldietan

 sinistazute sentimentua

 artunuela egietan,

 aren itxura ispiritua

 beti daukat begietan,

 egiz bezela ikusten det nik

 nuan leku guztietan,

 jakin zapela zer arrantzale

 dagon Euskal-errietan.

 


inprimatu