inprimatu
Eskuara!
Izenburua:
Eskuara!
Sinadura:
Urrunetik
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Urrunetik

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1957
Argitalpenaren urtea:
Alea:
354.zk.
Orrialdea:
3

Eskuara!

 

Urrunetik

 

 1

 

 «Eskuara»-k othe dauka «esku-aira»?

 Ala hobeki othe dio: «esku?» «Hara!»?

 Ez dut ez egungoan izpiritua arras barura...

 

 2

 

 «Euzko-Jakintza»; zertako «euzko»?

 Izin hori aizezkoa othe da ala suzko?

 Dakiguna, urthean behin dela Phazko...

 

 3

 

 «Euzkal», zer da bada bertze hau?

 Burua kendu eta izanen da «uzkal»

 Hara nere berro muturra maingu pliu-plau!...

 

 4

 

 «Eusko» berritz othe den huts-ko...

 Bada, egia erran, bertze izenik asko...

 Halere hau doa airan kaskoz kasko!

 

 5

 

 Errekan denari eskualdunak «esku»,

 «Uzkali» gabe gehone gauden ahatik gu...

 «Huts»-ziloaren ondoan egin bada kasu!

 Bazko behin dela urthean ere orhoitu:

 Ordu denean beraz gaitezen iratzartu!

 

 «Eusko» bat dezagun egin eskuz-esku!

 Eta itzaltzerat utzi gabe atchik pindar eta su!


inprimatu