inprimatu
Sorlekuari
Izenburua:
Sorlekuari
Sinadura:
Urrundik
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Urrundik

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
Alea:
875.zk.
Orrialdea:
3

Sorlekuari

 

Urrundik

 

 1

 

 Baigorri

 xuri eta gorri...

 Izpegi eta Borzieta,

 eta Mixelene...

 Okhotz eta Eyheralde...

 Ollandoiko kapera xuria...

 Baigorri dut ene sor herria.

 

 2

 

 SOr lekua,

 zer toki eztia...

 iduri amaren altzoa...

 Han bizitzea,

 ene asmoa

 Han hiltzea,

 ene amentsa...

 Oi, herri maitia,

 hemengo ibaiak dira zabalak...

 ikusten banintu zure errekak...

 mila aldiz dira ederragoak,

 iguzkipian, heien distirak...!

 

 3

 

 Behar nuela

 Sor lekutik urrun...

 untsa beztitu jaun batzuk

 paper xuri batzutan dute ezarri.

 

 4

 

 Ene eskual bihotzak hori ez du onhartu,

 bainan,

 bizia,

 gauza dorpea...

 

 artho axalaz, gaur, gizonak ez aski, eta joan behar,

 lana behar...

 iparreko kheen ihesterat...

 

 5

 

 Oi herri maitia,

 gau guziz,

 begiak hestian,

 Baigorriko mendien distira dut

 bihotzian...

 


inprimatu