inprimatu
Ameriketan
Izenburua:
Ameriketan
Sinadura:
Urricariet, Jean
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Urricariet, Jean

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1961
Argitalpenaren urtea:
Alea:
588.zk.
Orrialdea:
4

Ameriketan

 

Urricariet, Jean

 

 1

 

 Hemeretzi ehun eta hiruetan hogoi ta bat:

 Urthe huntan jina niz Ameriketarat,

 Bertze hainitz bezala fortuna egiterat;

 Deliberatu bainaiz pertsuen emaiterat,

 Ene berri zombeiten jakin-arazterat.

 

 2

 

 Californiarat naiz ni artzain partitu,

 Gogoan hartu chedea baitut hor komplitu.

 Nagusi onak ditut segur harrapatu:

 Berehala daitate partida moldatu,

 Primalekin naizela ezin dut ukatu.

 

 3

 

 Goizetan argitzerat naiz ohetik jausten;

 Berehala kateaz gatulu bat husten;

 Segidan ez banaute primalek ikusten,

 Zalhu dituzte lehiak jauntto hoiek husten,

 Bihi batek ez baitu deus hezurrik hausten.

 

 4

 

 Hamekak aldean dut lehen apairua;

 Orduko ahantzia dut ene kafia;

 Eskapatuz behar dut egin askaria;

 Karroan janez parte, bidean bertzea.

 Horra Ameriketan artzainen bizia.

 

 5

 

 Jin dadin igandea, Jaunaren eguna.

 Lan huntan ez du behar izan fededuna.

 Igande astelegun gau eta eguna;

 Othoitz zonbait eginez dago Eskualduna

 Hunat jin dadiela fededun ez dena.

 

 6

 

 Pertsu huntan mintzo niz gazte laguneri.

 Hemen lanian artzeko ez du behar eri;

 Hunat jinez geroztik josiak lanari,

 Gu nola bizi giren horra hor ageri.

 Etchean ongi dena hunak ez etorri.

 


inprimatu